EuskoTren


EuskoTren Ordutegiak

GizaTrans

LURRALDEBUS TXARTEL BAKARRA

Lineako Planoa

Bezeroarenganako arreta

EuskoTran

EuskoTran: BILBO ZERBITZUEN KARTA

Txostena 2008

AMSTERDAMGO ADIERAZPENA Bizikleta erabiltzeko eskubidea

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

EuskoTren-ek autobus zerbitzu alternatiboa eskainiko du larunbat honetan Bilbo – Donostia linean

03/02/10 - EuskoTren
Tren zirkulazioak eten egingo dira Ermuko eta Ardantzako (Eibar) geltokien artean, trenbidearen trazatua hobetzeko lanak direla eta


Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak autobus zerbitzu alternatiboa eskainiko du larunbat honetan, otsailaren 6an, Bilbo-Donostia linean, Ermuako geltokiaren eta Eibarren dagoen Ardantzako geltokiaren arteko ohiko tren zirkulazioak aldi baterako eten egingo dira eta.

Ohiko zerbitzuaren aldaketa horren zergatia, Euskadiko trenbide azpiegituren kudeatzailea den Euskal Trenbide Sarea Unibertsitateko geltokiaren eta San Lorentzoko geralekuaren artean burutzen ari den bikoizketa lanak dira.

Bilbo eta Donostia arteko ibilbidea egin behar duten pertsonak Ermuko geltokian jaitsi beharko dira trenetik, ibilbidearen gainerakoa autobusez egin ahal izateko. Donostiatik Bilbora doazen bidaiariak, berriz, Eibarko geltokian jaitsi beharko dira trenetik, ibilbidearen gainerakoa autobusez egin ahal izateko. Sistema hori eguneko zerbitzuan zein larunbat gauez Bilbo eta Deba artean eskaintzen diren zirkulazioetan erabiliko da.

Donostiarantz eta Hendaiarantz doazen lurralde mailako trenei dagokienez, Durangoko geltokian egingo dute garraio aldaketa, eta Bilborantz doazenek, berriz, Eibarko geltokian egingo dute.

Azkenik, Ermua eta Eibar arteko tranbia zerbitzu osoa autobusez eskainiko da.

EuskoTrenek eskainiko duen autobus zerbitzu alternatiboaren geralekuak honako tokietan egongo dira, eta garraio aldaketaren eragina jasotzen duten erabiltzaileak jaitsi daitezen baino ezin izango dira erabili:

Eibar-Ermua tranbia (Ermua noranzkoan)

•Eibar: Geltoki ondoko geralekua.
•Ardantza: Garmendia higiezin agentziaren ondoko autobus geralekua.
•Amańa: Geralekuaren sarrera ondoko geralekua.
•Unibertsitatea: Gasolindegi ondorengo autobus geralekua.
•San Lorentzo: Gipuzkoa Etorbidea 23ko autobus geralekua.
•Errotaberri: Geralekuaren sarrera ondoko geralekua.
•Ermua: Deportes Jator ondoko autobus geralekua.

Ermua-Eibar tranbia (Eibar noranzkoan)

•Ermua: Deportes Jator ondoko autobus geralekua.
•Errotaberri: San Antonio Auzoko autobus geralekua.
•San Lorentzo: semaforo ondoko oinezkoen pasabidea, A-8 autopistako sarreraren ostean.
•Unibertsitatea: Unibertsitateko autobus geralekua (Firestone aurrean).
•Amańa: Armeria Eskolako autobus geralekua.
•Ardantza: Untzaga plazako taxi geralekua.
•Eibar: Geltoki ondoko geralekua.

Bilbo-Donostia linea (Donostia noranzkoan):

•Eibar: Geltoki ondoko geralekua.
•Elgoibar: Alfa lantegiaren ondoko autobus geralekua.
•Toletxegain: Militon zubiko Autobus geralekua.
•Altzola: Autobus geralekua, tren geralekuaren ondoan.
•Mendaro: Errepide nagusiko geralekua, zubiaren ondoan.
•Deba: Geltoki ondoko geralekua.
•Arroa: Berri ondoko geralekua.
•Zumaia: Zubi txikiaren ondorengo Autobus geralekua.
•Zarautz: Gurutze gorriaren ondoko Autobus geralekua.
•San Pelaio: San Pelaioko Autobus geralekua.
•Orio: Aita Lertxundi kaleko Autobus geralekua.
•Usurbil: Autobus geralekua.
•Errekalde: N-1-eko Autobus geralekua.
•Ańorga: N-1-eko Autobus geralekua.
•Lugaritz: Geltoki ondoko Autobus geralekua.
•Donostia: Easoko Geltoki ondoan.

Donostia - Bilbo linea (Bilbo noranzkoan):

•Ermua: Deportes Jator ondoko autobus geralekua.
•Zaldibar: errepide nazionaleko bidegurutzearen ondoko autobus geralekua.
•Berriz: autopistako zubien azpiko autobus geralekua.
•Trańa: Zubibitarte kaleko autobus geralekua.
•Fauste: Ollerías kalea 12ko geralekua.
•Durango: Madalena kaleko autobus geralekua.
•Euba: N-634 errepideko autobus geralekua.
•Zornotza/Amorebieta: San Pedro kaleko autobus geralekua, tren geralekuaren ondoan.
•Lemoa: geltoki aurreko autobus geralekua.
•Bedia: eliza ondoko autobus geralekua.
•Usansolo: N-240 errepideko autobus geralekua, biribilgunearen ondoren.
•Zuhatzu: geltoki aurreko autobus geralekua.
•Ariz-Basauri: geltoki aurreko autobus geralekua.
•Etxebarri: N-634 errepideko bidegurutzeko autobus geralekua.
•Bolueta: Bilbo – Galdakao errepidea, 13 zenbakiaren aurrean.
•Atxuri: geltoki aurreko autobus geralekua.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geltokietan eta geralekuetan, Bezeroen Arretarako Atxuriko eta Amarako Bulegoan eta 902 5 4 3 2 1 0 telefono zenbakian.

 
EuskoTren
Datorren urtarrilaren 18an sartuko da indarrean Eibarko hiri barruko UDALBUS garraio zerbitzu eskaintza berria
15/01/10 - Datorren astelehenean, urtarrilaren 18an, sartuko da indarrean Eibarko hiri barruko UDALBUS garraio udal zerbitzu eskaintza berria. Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak kudeatuko du.
  [ » ]



Autobusak
Lurraldebuseko tarifa berriak urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean
31/12/09 - Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako emakidaren bitartez, Lurraldebus izenez, errepidez eskaintzen dituen garraio zerbitzuen tarifa berriak bihar, ostiralean, urtarrilaren 1ean, sartuko dira indarrean, tarifa horiek gaurko, 2009ko abenduaren 31ko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gero.
  [ » ]





© 2001-02 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A.
Debekatuta dago hemen agertzen denaren zatia edo eduki osoa erreproduzitzea horretarako baimenik gabe