|
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A., sozietatearen Akziodunen Batzar Orokorrean eratuta eta Administrazio Kontseiluak egindako proposamena kontuan hartuz (2000ko abenduaren 27an onartutako proposamena), 2001eko urtarrilaren 30ean, sozietate publikoaren EuskoTren XXI PLAN ESTRATEGIKOA onartzea erabaki zuen. Plan estrategiko honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko garraio beharrizanei erantzun egokia ematea da. Halaber, lurraldeen eta biztanleria guneen arteko erlazioaren aldeko apostua egiten du eta garapen harmonikoagoa eta ingurumena errespetatuko duena bultzatzen du.
EuskoTren XXI, konpainiak 2001-2012 aldian burutu behar dituen helburu estrategikoak betetzeko garatu behar diren jarduerak jasotzen dituen plana, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailaren menpe dagoen Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. (EuskoTren) sozietate publikoa osatzen duen giza-taldeak eratu du, beraien eskarmentu eta gaiari buruz duten ezagutzatik abiatuz.
|
|
Helburu estrategikoak
Hiritarrari eta bezeroari zuzenduriko zerbitzurako bokazio argiarekin eta errentagarritasun (ekonomikoa eta soziala) eta kalitate irizpideekin, EuskoTrenek garraioaren beharrak asebete beharko ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko eremuan.
Lan hori aurrera eraman ahal izateko, honako helburu estrategiko hauek markatu dizkio bere buruari:
- Bide laburreko talde garraio zerbitzua indartzea, bai trenez eta baita errepidez ere.
- Erkidegoko lotura intermetropoliarrak bermatzea.
- Trenbidezko merkantzien garraioa sustatzea, intermodalitatea bermatuz.
- Etorkizuneko Euskadiko Tranbien proiektuen ustiatzaile izatea.
- Landa guneetan dagoen garraio eskariari erantzuna emango dion garraio sistema garatzea.
- Industria guneetako tren garraioa sustatzea.
- Garraio zerbitzuak ezartzeko ondo aukeratutako batasunak bultzatzea, bidaiarien zein merkantzien garraioan.
- Modu aktiboan laguntzea garraio politiken garapenean eta haiek gizartera proiektatzen.
- Azpiegiturak modu egokian kudeatuko dituen eta garraio operadore integral gisa indartuko den enpresa garatzea.
|
|
|