EuskoTren Argazkiak


Aurkezpena - Enpresa








Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. (Euskotren-) Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailarena da eta 1982ko maiatzaren 24an eratu zen.


Bere egoitza nagusia Bilboko Atxuri 6 kalean dago (P.K.: 48006). Telefonoa: 94 401 99 00. Telefax: 94 401 99 01. Herritarren informaziorako posta elektronikoa: attcliente@euskotren.es. Web orrialdea: www.euskotren.es. I.F.K.: A-48/136.550. Bizkaiko merkataritza erregistroa - Sozietateen 3. ataleko 1.156 T., 715 L., 114 F., 6877 zk.ko orr

Beraren helburua garraio-arloko emakida batzuk ustiatzea da. Emakidok Espainiako Administrazio Zentralak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioari transferitu zizkion abuztuaren 25eko 2488/78 Dekretua aplikatzeko. Horrela izaera juridikoa eman zitzaion 1979az geroztik ibilitako erakunde bati.

Sozietate honen historia XIX. mendearen bukaeratiko tradizioaren oinordekoa da. Bazkunak 1996an hartutako merkataritza-izena den Eusko Trenen sozietate-xede nagusia honakoa da: Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan pertsonak eta merkantziak trenbidez edo errepidez garraiatzeko zerbitzua kudeatzea.



EuskoTren-ek, garraioarekin loturiko herri titulartasuneko museoak kudeatzeaz gain, honako eginkizun hau du, halaber: trenbidezko, errepidezko edo kablezko garraioari buruzko azterlanak egitea. Jarduera hori guztia egun Bizkaiko eta Gipuzkoako probintzietan garatzen da.

EuskoTren Garraio Hornitzaileen Erregistroaren (proTRANS) enpresa parte hartzailea da. Ondorengo enpresek ezarri dute guztiontzako sistema: Empresa Municipal de Transportes de Madrid, Euskal Trenbide Sarea, Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya, Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana, Metro Bilbao, Madrilgo  Metroa, Malagako Metroa, Madrid Infraestructuras del Transporte, Transports Metropolitans de Barcelona (TMB), Transportes Urbanos de Sevilla, S.A.M., Tenerifeko Metroa eta Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos, S.A. (EuskoTren). Sistema hau Estatuan bidaiarien eta merkantzien garraio sektorean lan egiten duten enpresa guztientzat dago irekita eta horren helburua hornitzaileak eta kontratistak modu eraginkorrean erregistratzeko, datu-basea gaurkotzeko eta objetiboa izateko, beraz, ez baztertzailea izateko tresna izatea da.


EuskoTrenek sistema hau erabiltzen du eskaintzak aurkezteko gonbidatuko dituen hornitzaileak aukeratzeko oinarri gisa. Hornitzaileen Erregistro sistema barruan (proTRANS) dauden enpresek ez dute eskaintzak aurkezterakoan, administrazio-dokumentazioa aurkeztu behar.

 

Era berean, EuskoTren FUNDACIÓN DE LOS FERROCARRILES ESPAÑOLES Fundazioaren Patronatuko kidea da. Erakunde hori 1985ean sortu zen.

Baltzu-datu nagusiak/

Helbide soziala::
C/ Atxuri, 6, 48006-Bilbao

Akziodunak:
Eusko Jaurlaritza (%100,0)
Kapital Soziala: 72.394.670,04 euro

Beste sozietateetan partaidetza:
EuskoTren Participaciones, S.A.U. (%100)
Lurraldebus, S.L. (%13,5)
Euskomodal, S.A. (%1,78)

2010 Aurrekontu Orokorrak:

Txostena Presupuesto

Kapital Aurrekontua

Ustiapen Aurrekontua

Informe seguimiento presupuestario trimestral de 2009:

Seguimiento Presupuesto de Explotación

Seguimiento Presupuesto de Inversiones



© 2001-02 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A.
Debekatuta dago hemen agertzen denaren zatia edo eduki osoa erreproduzitzea horretarako baimenik gabe