EuskoTrenek eskaintzen dituen autobus zerbitzuak honako hauek dira::
GIPUZKOAKO AUTOBUSAK
Urola-Kosta eta Deba Barrena eskualdeetan eskaintzen diren Gipuzkoako autobus zerbitzu gehienak, Gipuzkoako Foru Aldundiak (www.gipuzkoa.net) sustatutako LURRALDEBUS sistemaren barruan daude.
Salbuespen bakarra Eibarko udal zerbitzuari dagokiona da, UDALBUS, udalerri horretako Azitain eta Amaña auzoen artean eskaintzen dena
BIZKAIKO AUTOBUSAK
Bizkaiko autobus zerbitzu gehienak bi gune handitan biltzen dira, batez ere: Eskuinaldea eta Ezkerraldearen eta Leioan dagoen Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusaren arteko erlazioa. Aipatutako zerbitzu horiek Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako BIZKAIBUS sistemaren barruan daude. Informazio gehiago Bizkaibusen 902 22 22 65 telefono zenbakian edo www.bizkaia.net web gunean.
Beste alde batetik, EuskoTrenek, Usansoloko Ospitalera (Galdakao) eta Zamudioko Teknologi Parkera doazen trena-busa zerbitzu konbinatuak kudeatzen ditu. |