|
Bilboko Tranbia proiektua da eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bilbao-Ría 2000, S.A. sozietateak.
1998ko irailaren 24an hiru erakundeon artean Lankidetza Hitzarmena izenpetu zen Tranbiaren A Linea ezartzeko, eta Jarduketen Jarraipenerako eta Koordinaziorako Batzorde bat eratu zen.
Basurto eta San Mameseko Geltokia berria Abando-ibarrarekin lotuko dituen irtenbidetik hobeto sartu ahalko gara Deustua auzora, Unibertsitatera, Mazarredo-Uribitarte aldera. Irtenbide horrek kalitatezko zerbitzua emango du Abandoibarran, Erriberako Merkatuaren historia-merkataritzazko gunean, Alde Zaharrean eta Atxurin.
Azken batean, Bilboko Tranbiaren Proiektua herri garraioko sarea antolatu eta hobetzeko planteamendu globalaren zati da.
|