(Gernikako itsasadarrean), Bilbo Bermeo bidekoa
Natur balioak
Bizkaiko kostaldeko tradizioko paisaiaren azken zatia. Marearteko guneak, padurak eta polders direlakoak, euskal zona heze nagusiaren zatiak direnak. Udazkenean eta neguan, Ipar Europako hegazti espezie asko egon edo pasatzen dira. Ekaitz-txoriak, ubarroiak eta kaio-kolonia Izaroko Uhartean eta Ogoñoko itsasertzeko haitzean. Hegazti zangaluzeak. Omako bailara lasaia. Santimamiñeko haitzuloa.
Gizakiaren monumentuak
Santimamiñeko haitzuloko historiaurreko labar-pinturak. Tradizioko ermitak. Errotak eta antzinako olen aiurriak, hala nola, Ozollo eta Goikolekoak, Omako bailaran. Dorretxeak, hala nola, Busturia eta Mendatakoak. Gernikan, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Etxearen esparruan, Gernikako arbola beneratua, euskal askatasunen ikurra dena. Arteagako gaztelua.
Gernikako itsasadarrean
Zornotza-Amorebieta (aurreko Euskadiko Trenen Bilbotik Durangorako trenbidean) eta Gernikan lotzen dituen gunean ezarritako lurrun-bidea. Trena Sukarrietatik (gaur egun Busturia Itsasbegi) pasatzen da, eta Bermeoko portura heltzen da. Trenbide hori 29 kilometro luze da, Euskotren sozietateak egun ustiatzen duena. 1888an inauguratu zen, bere Amorebieta Gernika tartean; 1893an, Sukarrietarainoko tartean; eta 1956an, azkenik, Bermeorainokoan.
Ikuspuntu eko-turistikotik, Gernika eta Mundaka arteko tartea da, Euskotren-en geltokia baitu, unerik onenak gordetzen dituena. Ahal dela, trenaren eskuinaldean kokatuta dauden leihatilen ondoan eseri beharko dugu (Bermeoranzko norabidean); horrela, gozamena hartuko dugu Gernikako itsasadarraren eta bertako enklabe ekologikoen gaineko perspektibarik onenetako batzuekin. Trenbidea itsasbeheretan haize zabalean geratzen diren limo-lurren, paduren eta lezkadien muga-mugatik dabil. Forua parean (bertan Euskotren-en geltokia dago), puntu horren eta kontrako erriberako Kortezubiko gunearen artean, Oka ibaiaren meandro zaharrak ikusiko ditugu, lezkadiek eta haltzadiek estaltzen dituztenak, txilinporta txikientzako, ahate mokozabalentzako eta basahateentzako abarorik onenak.
Goazen tren txikitik, prismatikoak lagun, marearteko limo eta polder basoetan zehar, bestelako hegazti asko ikusiko ditugu nonbait udazkenean eta neguan elikagai dituzten krustazeo, molusku eta arrainen bila. Hegazti zangaluzeak parajeotako protagonista nagusiak dira, baina, halaber, honakook aurki ditzakegu baliozko enklabe hezeotan: lertxun-hauskarak eta lertxuntxo txikiak, ipar-ahateak eta ahate txistulariak, mokozabal arraroak eta, are, arrano arrantzalea migrazio-pasean. Eskandinaviatik heldutako antzarak ikus ditzakegu, Murueta inguruetan polderrak (lehen itsasoaren zati ziren eta orain lurrak direnak, dikeak eta drenaje-zirkuituak direla bide) zeharkatu ostean bereziki, Europara Iberiar Penintsulako iparraldetik hotza datorrenean batez ere. Ereñozarre eta Atxarre mendien mazelak estaltzen dituzten artadiak ikusi ahal ditugu itsasadarraren beste aldean.
Bidaiaria honako geltoki txikiotan jaitsi ahal da: Busturia San Kristobal, Busturia Axpe, Busturia Itsasbegi (lehen Sukarrieta), Mundaka. Geltokiotatik abiatu eta lasai joan ahalko da Abiñako hondartzarantz, Txatxarramendiko uharterantz edo Mundaka arrantzale-herritik.
Turismoari buruzko informazio zabalagorik gura bada, hor dago: http://www.paisvascoturismo.net