(Itzarraitz mendiaren mazelak), Bilbo Donostia bidekoa
Natur balioak
Hegazti zangaluzeak eta itsas hegaztiak, krustazeoak eta moluskuak, Zumaiako erreten ederretan, itsasertzeko bidearen gainean. Bertako baso zabala Itzarraitz mendiaren mazeletan, Azkoitia herriaren iparraldean (herri horretatik Euskotren-en honako lineotako autobusak pasatzen dira: Azkoitia Tolosa, Azkoitia Zarautz eta Zumaia Zumarraga). Basoko hegaztiak, hala nola, aztorea. Oilagorra. Basurdea. Ugaztun txikiak.
Gizakiaren monumentuak
Zumaian, San Pedro eliza, harkaitz baten gainean kokatuta dagoena, Santiago ermita eta Ubillosen edo Olazabalen oinetxeak. Azpeitian (herri horretatik Euskotren-en honako lineotako autobusak pasatzen dira: Azkoitia Tolosa, Azkoitia Zarautz eta Zumaia Zumarraga. Gainera, Azpeitian kokatuta dago Euskotren-en Trenaren Euskal Museoa. Bertatik Lasaorainoko Lurrun Trenen zerbitzu bat egiten da), Udaletxe barrokoa, Donostiako eliza eta Antxieta, Basozabal edo Enparan jauretxeak. Loiolan, Jesusen Lagundiaren sortzailearen jaiotetxea, defentsarako tradizioko dorretxe bat; eta tokiko basilika barroko handia. Azkoitian, Intxausti jauregia, non 1765ean sortu baitzen Herriko Lagunen Euskadiko Errege Sozietatea; eta blasoidun etxeak: Balda, Etxe Beltza edo Floreaga; Udaletxea eta Jasokunderen eliza, euskal gotikoa deiturikoaren adibide berezia dena.
Itzarraitz mendiaren mazelak:
Kostaldean, Zumaiako marearteko zabalguneek aparteko paisaia eta biologi interesa agertzen dute. Ugari dira bertan dauden krustazeoak, ur azaleko arrainak eta itsasertzeko organismoak. Gainera, alde horrek oso era eragingarrian balio die neguan pausatzeko gune bezala, iparraldeko hegazti zangaluze askori.
Proposatutako ibilbidea Euskotren-en Zumaiako geltokian hasiko da eta, zati handi batean, bide estuko trenbidea aztertuko du, gaur egun erabiltzen ez den baina antzina kostako bidetik Zumarragara Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian zehar joaten zena (herriotatik, antzinako trenbidearen ordez, Zumaia Zumarraga autobus-linea dabil, Euskotren-ena. Gainera, Azpeitian kokatuta dago Euskotren-en Trenaren Euskal Museoa. Bertatik Lasaorainoko Lurrun Trenen zerbitzu bat egiten da). Aurrera jarraitu baino lehen, azaldu behar da ezen, Euskotren XXI Plan Estrategikoan, 2001aren hasien onetsirikoan (2012ra arteko inbertsioak harturik ditu barnean), ezarrita dagoenez, berriz irekiko dela Zumaia eta Azpeitia artean aipatutako bidea, turismo-bidaiak egiteko, lurrun eta diesel trenetan Azpeitiako Trenaren Euskal Museotik Zumaiako geltokiraino, eta merkantzi trenetan Irunerantz eta Pasairantz.
Burdinbide hori Bilbo Donostia trenbidearen gainean bateratzen da azken bide horren 21. kilometroaren parean, tunel batera zihoan Arroako Geltokiko gunearen inguruetaraino, eta, gero, Guardiazarreko baserrirantz. Euskal Herriko autobidearen oinarrien peko aldea zeharkatu ostean, trenbide zahar hark Urola ibaiaren bailara hartzen zuen, eta Iraetatik aurrera ibaibide horrekin hertsiki lotutako ibilbidea egiten du.
Horrela, Zestoara helduko gara (herri horretatik Euskotren-en honako bideotako autobusak pasatzen dira: Azkoitia Zarautz eta Zumaia Zumarraga), balneario-urira, zeinetako antzinako geltokiak oraindik bizirik dirau antzinako garaiaren gogorazgarri. Trenbide zahar horretan zehar, Urola ibaiaren ezkerreko ertzaren alboko ibilbideen aukerak bata bestearen ondorengoak dira. Aukera bat, Zestoatikoa trenbide zaharreko 27. kilometroaren parean, Goltzibar ibarreko baso-aldaian gora joatea da, Izarraitz mendiaren pareko bidera. Haren hegietan oraindik daude bertako basoaren orban batzuk eta hariztiak.
Antzinako trenbideari jarraiki, Urolako bailaratik joanda, topo egingo dugu, Azpeitia eta Azkoitia industriadun herrien artean, Loiolako santutegiarekin. Santutegi hori oso sakonki errotuta dago Euskal Herrian (antzina tren-geltoki ospetsuaren zerbitzu bat zen). Ordurako, Erlo mendiaren (1.032 metro) mazelak inguratuta egongo gara. Mendi horren gailurra Izarraitz bezala inbentariatutako natura-guneko gailurrik gorena da. Goian daude larre batzuk, herriko tradizioko ardi latxentzat onak. Basurdeak, azkonarrak eta hegazti harrapariak ere sarritan egoten dira bertan baina haiek ikustea ez da erraza.
Turismoari buruzko informazio zabalagorik gura bada, hor dago: http://www.paisvascoturismo.net