EuskoTren Argazkiak


Trenbidea >>  1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  11  12 







Arno mendiko artadiak), Bilbo – Donostia bidekoa

Natur balioak

Euskal Herriko kantabriar artadiko eremurik onenetakoak, Arno mendiko eremua bereziki, Mendaro eta Mutriku artekoa (Euskotren-en autobus-linea bat dago Mendaro eta Mutriku artean). Bertako baso zabala Itzarraitz mendiaren mazeletan, Azkoitia herriaren iparraldean (herri horretatik Euskotren-en honako lineotako autobusak pasatzen dira: Azkoitia – Tolosa, Azkoitia – Zarautz eta Zumaia – Zumarraga). Basoko hegaztiak, hala nola, aztorea. Oilagorra. Basurdea. Ugaztun txikiak. Hegazti zangaluzeak eta itsas hegaztiak, krustazeoak eta moluskuak, Zumaiako erreten ederretan (herri horretan Euskotren-en geltoki bat dago), itsasertzeko bidearen gainean.

Gizakiaren monumentuak

Zumaian, San Pedro eliza, harkaitz baten gainean kokatuta dagoena, Santiago ermita eta Ubillosen edo Olazabalen oinetxeak. Azpeitian (herri horretatik Euskotren-en honako lineotako autobusak pasatzen dira: Azkoitia – Tolosa, Azkoitia – Zarautz eta Zumaia – Zumarraga. Gainera, Azpeitian kokatuta dago Euskotren-en Trenaren Euskal Museoa. Bertatik Lasaorainoko Lurrun Trenen zerbitzu bat egiten da), Udaletxe barrokoa, Donostiako eliza eta Antxieta, Basozabal edo Enparan jauretxeak.

Loiolan, Jesusen Lagundiaren sortzailearen jaiotetxea, defentsarako tradizioko dorretxe bat; eta tokiko basilika barroko handia. Azkoitian, Intxausti jauregia, non 1765ean sortu baitzen Herriko Lagunen Euskadiko Errege Sozietatea; eta blasoidun etxeak: Balda, Etxe Beltza edo Floreaga; Udaletxea eta Jasokunderen eliza, euskal gotikoa deiturikoaren adibide berezia dena.

Arno mendiko artadiak

Gipuzkoako kostaldeko zerrendan, Mendaro eta Mutriku artean, ingurugiro-ikuspuntutik, Arno mendiaren (598 metro) ingurunea estaltzen duten artadi kantabriar zabalak nabarmentzen dira. Urdaibaikoak eta berauek Euskal Herriko kostaldeko artadirik zabalenak dira.

Euskotren-en Mendaroko geltokiari dagokionez, berau abiapuntu ezin hobea izango da ingurune nabarmen hori miatzeko. Lehenik, San Antonio eta Santa Ana ermiten kokaguneraino sartzea hobe da. Ermitok Deba ibaiaren bidean eta bailara horretako komunikazio-pasabidean nagusitu dira (Bilbo – Donostia autobidea, N-634 errepidea eta Euskotren-en trenbidea). Hurrenik, inguruko lurraldea lehenengoz ikusi ostean, mendebalderantz jo eta Arno mendiaren hegoaldeko mazeletan gora doan baso-aldaia hartuko dugu, Agerre Txikirako bidean. Zeharkatzen gabiltzan basoak, edozein kasutan, jatorrizko mendiaren atal batzuk bakarrik gordetzen ditu, industriarako ezarritako koniferoak bereziki. Une zehatz batean, 400. kotaren parean gaudela, eskuineko bidexka bat hartuko dugu eta Arno mendiaren tontorrera sartuko gara (1.200 metroko desbideraketa). Mendi horren oinetan ezkutaturik dago Kostolatar baserri lasaia. Iparralderanzko edo itsasoranzko hurrengo tontorra Arnoko Gurrutzearena (598 metro) da, beste panorama-puntu bikain bat dena.

Arno mendiaren mazeletatiko bideari jarraitzeko, Sakoneta eta Iturritzatar baserrietarako aldaia hartuko dugu, Amoatetar baserritik Jaungoikomendiko eta Zabaldegiko erpinetarantz (490 metro) doan gailur-biderantz desbideratuz. Zabaldegiko gailurraren eta Arkurtzalde mendiaren tontorraren artean artadi zabala ikus daiteke. Orduan, bidaiariak Mizkia errekaren burua gaindituko du, zeinetan iratze handiak hazten baitira eta basurdea ibili ohi baita. Sarritan ikusiko dira bertan basoko hegaztiak, hala nola, aztorea. Urratsez urrats, azkenean Armitxako baserri multzora joango gara, eta, gero. Elordikora. Zirkuitu hori ixteko, Mizkia erreka berriz zeharkatuko dugu Agerretxo baserriko uretan gora. Gero, Mutrikuko itsas urira joko dugu Urrestieta baserritik jaisten den errepidetik, Kabarioko baserritik, beste arte kantabriar sakabanatu batzuetan zehar.

Turismoari buruzko informazio zabalagorik gura bada, hor dago: http://www.paisvascoturismo.net

< MENDARO >

HENDAIA (Txinguditik Aiako Haitzetara), Satorraren Bidekoa (Lasarte Oria – Donostia – Hendaia)

ZUMAIA (Itzarraitz mendiaren mazelak), Bilbo – Donostia bidekoa

GERNIKA-LUMO (Gernikako itsasadarrean), Bilbo – Bermeo bidekoa

DURANGO (Urkiolako gailurreria), Bilbo – Donostia bidekoa



© 2001-02 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A.
Debekatuta dago hemen agertzen denaren zatia edo eduki osoa erreproduzitzea horretarako baimenik gabe