(Txinguditik Aiako Haitzetara), Satorraren Bidekoa (Lasarte Oria Donostia Hendaia).
Natur balioak
Gipuzkoa ipar-mendebaldean, Frantziako eta Nafarroako mugetan, Aiako Haitzak natura-guneak 5.600 bat hektarea ditu, Bost Uriak Nafarroako natura-guneak dituenak luzatzen dituztenak. Urumea eta Bidasoa ibaien artean dago. Hariztiak. Baso mistoak, pagadiak. Landak eta larreak. Endara ibai txikiraino joaten dira oraindik izokinak. Muturluze piriniarra. Bisoi europarra. Sarritan harrapariak. Interes geomorfologiko nabarmena. Giza biztanleria urria eta baserri bakan batzuk. Aparteko paisaia-baklioak.
Gizakiaren monumentuak:
Irunen (herri horretan Euskotren-ek hiru geltoki ditu: Irun Kolon, Brlaskoenea eta Bentak) Arbelaitz jauregia eta Beraunen oinetxea, Junkal Andra Mariren estilo gotikoko elizaz gain. Aiako Haitzetan erromatar meategien aiurriak, interes arkeologikokoak, mendi-eremu batzuk era ikusgarrian zulatzen dituztenak. Mugako gotorlekuak, esate baterako, Pagoagako forte zaharra.
Txinguditik Aiako Haitzetara:
Bidasoak gure muga ospetsuenetako bat egina du. Endarlatzatik Higer lurmuturreraino, ur-xafla bareak gure alboko galiarretatik bereizten gaitu eta bertan enklabe paregabeak daude, hala nola, Faisaien Uhartea. Hendaiako geltokia Euskotren-en geralekua da. Bidean Nazioarteko Zubitik (gune horretan kokatuta dago Euskotren-en Nazioarteko Zubiko geralekua) ikus dezakegu Txingudiko badia, Bidasoaren bokalea dena. Itsasadar horrek estuario-zona bat du zubitik uretan gora. Estuario horrek anatido askori abaro bezala balio die. Anatidook beren hanken gainetik pasatzen ikusten dituzte Euskal Herriko azken izokinak uretan gora beren errute-guneetara.
Irunen, bidaiariak GR-11 Pirinioetako bide barra-barra markatuari jarraitu behar dio. Bide horrek mugako hiria uzten du eta San Martzial ermitarantz doa. Aldapa handiek adieraziko dute ezen bide zuzenean gaudela. Igotzea gogorra da Erlaitzeko bortura heldu arte, zein Aiako Haitzen natura-gunearen muga baita (Aiako Harria).
Alde honek alboko herria bistarazten digu eta hori aprobetxatu zen hainbat forte instalatzeko eta gailurretatik Frantziako lurraldea astintzeko. Haietariko bat Pagogaña da, Aiako Haitzen oinetakoa.
Kareharrizko gandor garrantzitsu hori 829 metrokoa da eta Larrun gainaren (901 metro) aurrean kokatuta dago. Haitz biak dira Pirinioak dituela zenbait milioi urte azalerarazi zuen indar tektonikoaren lehenengo erakusketak.
Ibilbidean baso atlantiko sarria zeharkatuko dugu. Beraren gainean hegal egiten dute harrapari espezie askok, Aiako Haitzen gandorretan eta Pirinioetako beste harkaitz batzuetan habia egiten dutenek. Bitartean, bidearen ondoan, bisoi batzuk eta beste ugaztun batzuk ezkutatuko zaizkigu oso zuhurrak ez bagara.
Pagogañetik jaisten hasiko gara, GR-11 bidea utzita, Mendebalderanzko bidean Ingelesaren Gazteluraino. Bertatik, kilometro batera, Iparralderantz landako aldaia abiatzen da eta aldai horretatik berriro joango gara Irungo hirigunera. Bide horretan aurrean izango dugu Jaizkibel mendia, gu pozik gal gaitezkeen beste natura-gune interesgarri bat.
Turismoari buruzko informazio zabalagorik gura bada, hor dago: http://www.paisvascoturismo.net