EuskoTren Argazkiak


Trenbidea >>  1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  11  12 







Geltoki Berdeen Gidaliburua, Euskotren-ek eta beste tren-operadore batzuek babestu eta 1995ean argitaratua, jasan ahal zaion mugikortasun eredua lortzeko ekarpena da.

Estaciones VerdesHelburu handizale hori mugikortasun-eskariaren lehenengoetariko eta garrantzizkoenetariko sorrerarekin lotuta dago, bistan denez: turismoarekin. Talde-garraioko enpresak diren aldetik, trenbide-bazkuneek arlo horrek sorrarazten duen mugikortasun-eskariei erantzuna ematen jarduten du.

Hala ere, turismoa egiteko modalitate asko daude eta, azken garaietan, turismo arduradun, ekologiko edo “berde”aren fenomenoa hazkunde azkarreko jarduera bihurtu da. Trenak bere zerbitzu eta instalazioen bitartez ekarri ahal eta behar du erliebe paregabeko natura-guneetara sartzeko bidea.

Geltoki Berdea zerbitzuko instalazioa da eta, natura-guneei begirako bere kokaera geografikoaren arabera, turismo mota horrentzat transferentzi gune bezala jardun dezake. Aipatutako Gidaliburuaren zati diren Geltoki Berdeen artean Euskotren-en bost geltoki daude.

< GELTOKI BERDEAK >

HENDAIA (Txinguditik Aiako Haitzetara), Satorraren Bidekoa (Lasarte Oria – Donostia – Hendaia)

MENDARO (Arno mendiko artadiak), Bilbo – Donostia bidekoa

ZUMAIA (Itzarraitz mendiaren mazelak), Bilbo – Donostia bidekoa

GERNIKA-LUMO (Gernikako itsasadarrean), Bilbo – Bermeo bidekoa

DURANGO (Urkiolako gailurreria), Bilbo – Donostia bidekoa



© 2001-02 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A.
Debekatuta dago hemen agertzen denaren zatia edo eduki osoa erreproduzitzea horretarako baimenik gabe