|
Ustiabideko kilometroak: 28,909 kilometro (geldialdiak egiten dituzte Errekalden, Añorgan eta Amaran bai Bilbo Donostia bideko trenek bai Lasarte Oria eta Hendaia arteko Satorraren zerbitzukoek). Geltokiak edo/eta geralekuak dauden Gipuzkoako herriak honakook dira: Lasarte Oria, Donostia (6), Pasaia, Errenteria (2), Oiartzun, Lezo eta Irun (4). Haren ibilbidea Hendaia Frantziako herrian bukatzen da, non SNCF (Frantziako Trenak) Bazkunaren zerbitzuekiko korrespondentzia dagoen. Gainera, erabiltzaileek Euskotren-en Donostia Bilbo trenbidearekiko korrespondentzia dute Amarako geltokian.
Bide honetan, eguneroko zerbitzu erregularraz gain, zerbitzu berezia egiten da larunbat gauero. Gainera, gauean trenak daude Donostiako Danborradan (urtarrila) eta Irungo Jaietan (ekaina), Pasaiakoetan (uztaila), Oreretakoetan (uztaila) eta Donostiakoetan (Aste Nagusia, abuztuan). Halaber, Errealak Anoetan jokatzen duenean Tren Zerbitzu Berezia egiten da.
LEKU INTERESGARRIAK
Trenbide honetako geltokietatik edo/eta geralekuetatik hurbileko leku interesgarriak honakook dira:
|
|
| LEKUA |
|
GELTOKIA |
| Hipodromoa |
|
Lasarte Oria |
| Kultur eta Ikuskizun Guneak (Koldo Mitxelena, Victoria Eugenia Antzokia, Miramar Jauregia eta Kursaaleko Biltzar Jauregia ) |
|
Amarako Geltokia, Donostian |
| Donostia Alde Zaharraren zati bat |
|
Amara |
| Donostiako Hondartzak |
|
Amara |
| Donostiako Kirol Zona (futbol-zelaia, frontoia eta belodromoa) |
|
Anoeta |
| Donostiako multizineak |
|
Anoeta |
| Donostiako Zezen plaza |
|
Pasaia |
| Merkataritza- eta arrantza-portua, Víctor Hugoren etxea |
|
Pasaia |
| Kanpina |
|
Oiartzun |
| Landako Turismoa |
|
Oiartzun |
| Paleolitikoko Habitataren hondakinak |
|
Oiartzun |
| Merkataritzako Gunea |
|
Irún |
| Ama Xantaien Museoa Erromatar Neokropolia |
|
Irún |
| Nazioarteko Tren Konexioa |
|
Hendaia |
| Abbadia Gaztelu-behatokia |
|
Hendaia |
| Urtubiko Gaztelua |
|
Hendaia |
| Abbadiako Kanpina |
|
Hendaia |
| Loiako Badia |
|
Hendaia |
| Hendaiako Hondartza |
|
SNCF-rekiko korrespondentzia Hendaian |
Turismoari buruzko informazio zabalagorik gura bada, hor dago: http://www.paisvascoturismo.net
|
|
|