KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Erosketa eta kontratazio alorrean aplika daitekeen legeriak bildutako gardentasun eta ez baztertze printzipioak bete ahal izateko, Pertsona Bakarreko EuskoTrenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikotik lizitatzen diren lehiaketa guztiak araupetzen dituzten lizitatzaileak aukeratzeko orduan jarraitutako irizpideen laburpena argitaratzen da.
Kontratazio alorrean aplika daitekeen legeria honako hau da:
-
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 legea,
-
Uraren, energiaren, garraioen eta posta zerbitzuen sektoreetako kontratazio prozedurei buruzko urriaren 31ko 31/2007 legea
Horiek betetzeko asmoz, EuskoTrenek “proTRANS” izeneko Hornitzaileen Sailkapen eta Erregistro sistema du ezarrita, enpresa hornitzaileak eta kontratistak era eraginkorrean, etengabe eguneratuan, objektiboan eta ez baztertzailean erregistratzeko aukera emango duen tresna edukitzeko helburuz.
Sailkapen eta erregistro sistema hori honako garraio enpresa hauek ere erabiltzen dute:
- Empresa Municipal de Transportes de Madrid
- Empresa Municipal de Transportes de Valencia
- Euskal Trenbide Sarea
- Ferrocarril de Sóller
- Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
- Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana
- Madrid Infraestructuras del Transporte
- Metro de Bilbao
- Metro de Madrid
- Metro de Malaga
- Metro de Tenerife
- Transports de Barcelona
- Transports Metropolitans de Barcelona
- Transportes Urbanos de Sevilla
Urtero, legeria betez, Kontratatzailearen profila zein PROTRANS Hornitzaileen Sailkapenari buruzko iragarkia argitaratzen dira honako hauetan:
Iragarki horiek lizitazio deialditzat hartzen dira.
EuskoTrenek kontratu zehatzen iragarkiak argitaratu ahal izango ditu.
PROTRANSen izena ematea, interesaturik dagoen edozein enpresa hornitzaileri zabalik dago.
Ahalorde esleitzailea
-
Izen ofiziala: EUSKOTRENBIDEAK FERROCARRILES VASCOS, S.A. pertsona bakarreko sozietatea unipersonal
-
Helbidea: Atxuri kalea, 6; 48.006-Bilbo
-
Herria: Bilbo
-
Herrialdea: Espainia
-
Harremanetarako:
-
Nori zuzenduta: Gonzalo Martínez / Javier Ortega
-
Helbide elektronikoa:
contratacion@euskotren.es
-
Telefonoa: : 00 34 94 401 99 00
-
Faxa: 00 34 94 401 99 16
-
Ahalorde esleitzailearen helbidea (URL):
www.euskotren.es
-
Kontratatzailearen Profilaren helbidea (URL):
www.euskotren.es
-
Jarduera nagusia:
-
Bidaiarien garraio zerbitzuak honako hauen bitartez: trenez, autobusez, funikularrez eta tranbiaz.
-
Merkantzien garraio zerbitzuak trenez.