Aukera - Berdintasunerako konpromisua
Etengabeko lankidetza EMAKUNDEk sustaturiko hainbat ekintzarekin
Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. Emakundek “Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Erakunde Laguntzaile” gisa egiaztaturiko enpresetako bat da.
Eusko Trenbideak EAEko erreferentziako garraio operadore gisa finkatu da zerbitzu publiko bati esker. Izan ere, kalitatean, eraginkortasunean eta segurtasunean oinarrituta, herritarren mugikortasun beharrak betetzen ditu trenaren, tranbiaren, autobusaren eta funikularraren bidez.
Baina, erreferentziako enpresa izan nahi dugu emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako gure konpromisoaren alde. Gure jarduera behar bezalakoa izan dadin estrategikotzat jotzen ditugun konpromisoetako bat da hori.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak garatzea izan da gure gizarteak azken urteetan izan duen aurrerapenik garrantzitsuenetako bat. Gizarte demokratikoagoa, parte-hartzaileagoa eta solidarioa eta desberdintasunak errespetatzen dituen gizartea izateko ezinbestean gertatu behar diren aldaketa sakonen isla da, non gure eginkizunak berdintasunean betetzen ditugun.
Politika horietan aurrera egiteko, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Jaurlaritzaren 4/2005 Legea kontuan izanik, Eusko Trenbideak konpainiak beste konpromiso bat hartu zuen bere gain, Aukera-berdintasunerako Plana 2007ko otsailean onetsita gauzatu zena, gure konpainiaren ezaugarrietara eta bertan lan egiten duten pertsona guztien ezaugarrietara egokitua.
Proiektua egiteko, lanbide profil desberdineko pertsonek osaturiko lan-talde bat (makinistak eta gidariak, administrazioko pertsonala, zuzendaritza-taldea, kargu ertainak) eratu genuen, eta konpainiaren jarduketak eta plantillaren iritziak aztertu ondoren, hainbat hobekuntza onetsi zituen, Aukera-berdintasunerako Planean jarduteko 4 helburu handi gisa sartu zirenak hain zuzen ere:
1. helburua: EuskoTrenen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitearen beharraz eta garrantziaz jabearaztea langileak.
2. helburua: genero-ikuspegia txertatzea EuskoTrenek pertsonak kudeatzeko dituen prozesuetan eta politiketan.
3. helburua: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa eta genero-ikuspegia ezartzea EuskoTrenen hitzarmen kolektiboan.
4. helburua: aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa ezartzea gure bezeroekiko eta erakunde hornitzaileekiko harremanetan eta, hala, arlo horretaz jabearazteko lana egitea.
Horiexek dira gure jarduera zuzendu eta hainbat hobekuntza ahalbidetzen duten helburu nagusiak. Izan ere, horiei esker, egunez egun gauzatzen ari da Eusko Trenbideak konpainian aukera-berdintasuna.