EuskoTren-ek treneko zerbitzuak eskeintzen ditu Bizkaian eta Gipuzkoan, Atxuritik (Bilbo) Hendaiaraino eta Bizkaian zehar, Bilbotik Bermeo eta Lezamaraino. Era berean, Larreinetako Funikularrean zerbitzua ematen duen enpresa da.
Duela gutxi, EuskoTrenen gure material higikorra berritu dugu 30 tren berrien serie bat aurkeztuz. Tren berri horiek apurka-apurka aurreko modeloak ordezkatzen joango dira. Unitate berriek tren sektorearen teknologia-berrikuntzarik aurreratuenak eransten dituzte segurtasunari, iraunkortasunari eta erosotasunari dagokionez, eta zalantzarik gabe gure erabiltzaileei abantaila ugari emango dizkie. Ordezkapena pixkanakakoa izango da, eta modelo berria martxan hasiko den lehenengo linea etorkizuneko Donostialdeko Metroan izango da, Donostia eta Irunen artean, hain zuzen ere.
| Kilometroak guztira | 181,067 Km |
| Kilometroak bide bakarrean |
150,215 Km |
| Kilómetroak bide bikoitzean |
30,852 Km |
| Elektrifikatutako kilometroak | 176,562 Km |
| Elektrifikatutako gabeko Km. | 4,505 Km |
| Funikularreko kilometroak | 1,179 Km |