Larreinetako funikularrak erakargarri turistiko handia dauka. La Escontrilla-n (Trapagaran-en) hasten da igotzen eta Larreinetako auzoan bukatzen du. Funikularrak guztira 1.198 metroko distantzia egiten du. Larreineta gainetik Bilbo hiriaren, bertako itsasadarraren eta itsasoaren gaineko bista paregabeak ikus daitezke, halaber meategi zahar eta ahaztuak eta Trapagaranetik zehar sakabanatuta dauden baserri txikiak ere ikus daitezke. Funikularrak uzten gaituen lekutik aurrera Zugaztietaranzko bidea hasten da. Aurrerantz jarraituz gero, El Negro eta Ostion aintzirak aurkituko ditugu, eta barrenean herria.
Funikularra 1926an inauguratu zen eta honen helburua Zugaztietako meatzalde menditsua Trapagaranekin lotzea zen. EuskoTrenek harrezkero, hainbat hobekuntza-obra egin ditu biztanleentzako bere garraio-izaera zein turismoa pizteko helburuarekin.