EuskoTrenko tren berriak gehien aurreratuta dauden teknologiak dituzte gure bezeroen irismena, segurtasuna eta erosotasuna errazteko. Arrapala mugikordun ateak, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako sistemak, edo hurbilen dauden ateen zabaltze automatikoa, hauek dira tren hauetan dauden hobekuntzatariko batzuk.
Ibilbide luzea egiten duten trenetan komunak jartzea trenbide parkearen berrikuntzarako daukagun politikan sartuta dago. Gainera, mugikortasun urria duten pertsonentzat egokitutako komun desberdinei buruzko erabakia hartzeko, Euskotrenetik Bizkaiko eta Gipuzkoako ezinduen elkarteekin bilera ezberdinak izan ditugu.
Bezeroek eskura bizikletak eramateko sistema daukate. Sistema hauek gure 47 tren unitateetan ipini dira trenetan dagoen lekua murriztu gabe. Tren bakoitzak bi gailu ditu hiru bizikleta sartzeko lekuarekin.
Tren unitate berrietan 330 lagun sartu ahal dira, horietatik 160k eserita joateko aukera ematen dute.
Mugikortasun urriko pertsonentzako bi leku gordeta daude, eta aldi baterako ezintasuna dutenentzako beraien eskura 14 eserleku dituzte. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat dauden eserlekuak bagoiaren mutur bakoitzean ipini dira, eta gurpil-aulkidunentzako eta ume-kotxeentzako igarobidea erraztu da.
Erabiltzaileen Eskubideak eta Betebeharren araudiaren arabera, etxeko-abereak sartzeko aukera dago. Animalia hauek bidaiarien eserlekuetara joateko aukera dute, beti ere jabeen besoetan edo oinetan, eta txakurren kasuan uhalarekin lotuta.
