Aurretiaz jakinarazi den bezala, Euskotrenek dagoeneko abian jarri du TRENEKO AGENTEEN Laneko Kanpoko Poltsa baten sortzearen prozesua behin-behineko beharrizanak betetzeko, eta baita erakundean sor daitezkeen hutsune estrukturalak ere.
Larunbat honetan, uztailaren 14an, prozesu honen lehenengo fasea hasiko da. Lehen fase honetan psikotekniko motako ebaluazioaren probak egongo dira. Probak Durangon izango dira, LANDAKO GUNEAN hain zuzen ere, eta helbidea ondorengo hau da Landako Etorbidea 6, eta ordutegia goizez (10:00etan) eta arratsaldez (15:00etan) hautagai bakoitzari izendatutako txandaren arabera.
Aurretiaz jakinarazi zen bezala, deialdi horretara Euskotreneko barneko deialdietara aurkezteko eskubidea izan ez zuten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira.
Proben lehen zati honetatik lehenengo 300 pertsona aukeratuko dira probak horiek burutu ondoren lortutako puntuazioen arabera.