Euskotrenek kanpoko Lan Poltsa baten sorkuntza abian jarri du aldi baterako beharrizanak betetzeko, eta baita TRENEKO AGENTEENTZAKO antolakuntzan sor daitezke hutsune estrukturalak ere. Lan poltsa horretara Euskotreneko barneko deialdietara aurkezteko eskubidea izan ez duten pertsona guztiek aukera izango dute.
Baldintzak ondorengo hauek dira:
1. Lan baimena eta egoitza izan, edo Europar Batasunaren kide den estatuetako bateko nazionalitatea izan, edo, Europar Batasunak egindako eta Estatu Espainiarrak berretsitako nazioarteko tratuei jarraiki, langileen zirkulazio askea ezarri ahal zaion estatuetako bateko nazionalitatea izatea.
2. 18 urte beteta izatea.
3. Diziplinako espediente bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik baztertuta ez egotea, ezta enpresa publikoan lan egiteko gaitasungabetu gabe ez egotea.
4. Gutxieneko titulazio akademikoa EGB, ESO edo parekoa.
5. B motatako gidabaimena.
Treneko Agenteak izango duen ardura ondorengoa izango da: treneko unitateen mota guztietako gidabaimena, erabiltzaileei modu egokian arreta jarri eta informazioa eman, trakzioko materiala prestatu, eta lanpostuari dagozkion bestelako lanak.
Deialdi honetara aurkeztu nahi diren pertsonak Denbolan enpresara gutun ziurtatua bidali dezakete Colón de Larreategui, 26, 4B (48009 BILBAO). Bertan ondorengo dokumentazioa erantsi beharko da 11.807 Erreferentzia adierazita:
• Curriculum Vitae.
• Titulu akademikoaren fotokopia.
• Gidabaimena.
• NAN.
Eskaerak jasotzeko azken eguna 2012ko maiatzaren 27a da.
Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda, eta dagozkion erreklamazioak egiteko epea Denbolan enpresaren web-gunean azalduko da, www.denbolan.net, 2012ko ekainaren 22an (Erabiltzaileak: euskotren / Pasahitza: 2012).
Jasotako informazioa Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari dagokion arabera tratatuko da.