Bilboko Tranbiaren geraleku berri biak (La Casilla eta Basurto), zerbitzuaren lehenengo 15 egunetan joan-etorrien %7,9 sortzen dituzte (apirilaren 25etik maiatzaren 8ra bitarteko datuak, biak barne). Aipatutako egunetan Bilbon Euskotreneko tranbia zerbitzuan jasotako 135.662 joan-etorrietatik, 9.475 joan-etorrien jatorria tarte berriko geraleku bietatik bat izan zen. Horietatik, 6.064 La Casillan hasi ziren eta 3.411 Basurton.
Zerbitzuaren lehen egunetan, La Casilla eta Basurtoko geralekuen erabilera mailarik handienak larunbatean, apirilaren 28an, (joan-etorrien %10,5), igandean, apirilaren 29an (%10,8) eta igandean, maiatzaren 6an (%12,0) gertatu ziren.
EGUNEROKO ERABILERAREN EBOLUZIOA
La Casilla eta Basurtoko zerbitzua martxan jarri zenetik, Bilbon euskotreneko tranbia zerbitzuaren eguneroko erabileraren eboluzioa ondorengoa izan da (aurreko egun bietan eman diren kopuruak ere adierazten dira):
• Astelehena, apirilaren 23a: 7.770 pertsona.
• Asteartea, apirilaren 24a: 8.049 pertsona.
• Asteazkena, apirilaren 25a (La Casilla eta Basurtoko geralekuak zerbitzuan sartu ziren eguna): 9.535 pertsona.
• Osteguna, apirilaren 26a: 10.899 pertsona.
• Ostirala, apirilaren 27a: 9.996 pertsona.
• Larunbata, apirilaren 28a: 8.001 pertsona.
• Igandea, apirilaren 29a: 5.407 pertsona.
• Astelehena, apirilaren 30a: 9.603 pertsona.
• Asteartea, maiatzaren 1a: 4.942 pertsona.
• Asteazkena, maitzaren 2a: 9.962 pertsona.
• Osteguna, maiatzaren 3a: 9.700 pertsona.
• Ostirala, maiatzaren 4a: 10.119 pertsona.
• Larunbata, maiatzaren 5a: 8.833 pertsona.
• Igandea, maiatzaren 6a: 4.944 pertsona.
• Astelehena, maiatzaren 7a: 8.848 pertsona.
• Asteartea, maiatzaren 8a: 9.054 pertsona.
Apirilaren 25etik maiatzaren 8ra bitarteko aldian, biak barne, euskotreneko Bilboko Tranbiaren geralekuen erabilera mailaren ehuneko banaketa ondorengoa izan da (erabilera handitik txikienera):
• Ribera: joan-etorrien %10,60 sortu ditu.
• Uribitarte: %10,10.
• San Mamés: %10,06.
• Abandoibarra: %9,16.
• Arriaga: %8,93.
• Guggenheim: %8,45.
• Abando: %7,49.
• Atxuri: %5,90.
• Ospitalea/Hospital eta Sabino Arana geralekuak: %5,60.
• La Casilla: %5,15.
• Euskalduna: %5,09.
• Pío Baroja: %4,97.
• Basurto: %2,7.
Ospitalea – La Casilla tarte berrian oinezkoen, ibilgailuen eta tranbiaren arteko elkarbizitza mailari dagokionez, gaurko egunera arte modu onean igarotzen ari da eta gainera ez da ezbehar aipagarririk gertatu, ez probaldian, ez tarte horren merkataritza zerbitzuaren lehen egunetan.
Zerbitzuaren ezaugarriari buruzko informazioa lortu nahi duten pertsonek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edo bestela euskotreneko web gunean izango dute: www.euskotren.es.