Zerbitzu bereziak datorren ostegunean Athletic Club – Lokomotiv taldeen arteko norgehiagoka dela eta

 

Datorren ostegunean, otsailak 23, EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 19:00etan hasita Athletic-en eta Lokomotiv taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, 10 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, EuskoTranek Pio Barojatik Basurtura beste hiru zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 18:16an, 18:26an eta 18:36an, hain zuzen ere.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 20:50ean, 20:57an eta 21:12an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

 





© 2001-09 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.