Zerbitzu bereziak Athletic Club – Real Zaragoza taldeen arteko norgehiagoka dela eta datorren larunbatean.

 

Datorren larunbatean, abenduak 17, EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 20:00etan hasita Athletic-en eta Real Zaragoza taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, 10 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, EuskoTranek Pio Barojatik Basurtura beste hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 19:16an, 19:26an eta 19:36an hain zuzen ere.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 21:50ean, 21:57an eta 22:11n, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotran.es web gunea kontsulta dezakete.

 





© 2001-09 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.