EuskoTranek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren astelehenean Athletic Club – Osasuna C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta.

 

Datorren astelehenean, urriak 17, EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:00etan hasita Athletic-en eta Osasuna C.F. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, EuskoTranek erabiltzaileei 10 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, beste hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 20:16an, 20:26an eta 20:36an Pio Barojatik Basurturantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 22:55ean eta 23:13an ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotran.es web gunea kontsulta dezakete.

 





© 2001-09 Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Ez da argitalpen honen erreprodukzio partziala edo osoa baimentzen.