Bidaiarien eskubideak eta betebeharrak 2011ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu ziren kontrataziozko baldintza orokorretan batuta daude. Berritasun nagusiak (zenbait egoeretan) trenetara eta tranbietara konpainiako animaliekin sartzeko aukera eta garraio titulu baliagarri gabe bidaiatzeagatik 50 €rainoko isunaren gehikuntza dagoela dira.
Zure eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko “elkarrekin goaz” liburuxka jaitsi dezakezu. Horretan, ikus-moduan eta laburtuan arau orokorraren berrikuntza guztiak batzen dira. Era berean gure bezeroen arretarako bulegoetan ere lor dezakezu. Gainera zure eskura jarriko ditugu kontratazioko baldintza orokorrak bere osotasunean arauak ezagutu nahi izanez gero.