Jakinarazten zaizu dokumentu honetan bete behar diren datuak “Bezero bidaiariak” izeneko izaera pertsonaleko datuen fitxategian sartuko direla, eta fitxategi horren mantentze lana EuskoTrenbideak – Ferrocarriles Vascos, S.A.-ren ardura dela. Fitxategiaren xedea garraiobideetarako karneten kudeaketa, kexen, iradokizunen eta erreklamazioen, bai eta galdutako objektuen kudeaketa, erabilera okerreko baldintzetan eskuratutako tituluen jarraipena eta sustapenen bidalketa da.
Datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta haien aurka agertzeko eskubideak honako helbide hauetan burutu ahal izango dira: EuskoTrenbideak – Ferrocarriles Vascos, S.A, Atxuri kalea, 6, 48006 Bilbo.
Zuk aurkeztu duzun kexaren, erreklamazioaren edo eskariaren ebazpena tren azpiegituren administrazioaren eta kudeaketaren arduraduna den Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundearen eskumen baldin bada, EuskoTrenbideak – Ferrocarriles Vascos, S.A.-k ETS-ra bideratuko du kexa, iradokizuna edo erreklamazioa, bertan tramitatu ahal izateko.