
Passbask-a, mugaz bestaldera igarotzeko nazioarteko baimena da. Horrekin Baionaraino bidaiatu ahal izango duzu, EuskoTreni eta SNCF-ri esker, txartel bakar batekin eta mugarik gabe txartelaren balio-denboraren barruan*.
*Txartel horrek irauten du balioztatu eta hurrengo eguneko gau erdira arte bakarrik uztailean eta abuztuan. Urteko gainerako asteburuetan, balioztatu eta hurrengo igandeko gauerdira arte.
Passbask txartelak Lasarte-Oria eta Baiona arteko geltokietara sartzeko aukera ematen dizu, Hendaian EuskoTreneko eta SNCF enpresako lineen artean garraio aldaketa eginez (2. mailako tren guztietan TGV-a barne, “Palome Bleue” deritzona izan ezik)
Lasarte-Oria eta Hendaia arteko langileen zerbitzua duten geltoki guztietan. Ikusi Mapa
Salmenta automatikako makinetan ez da salduko.